Urtarrilaren 27ko greba egunean eskualde mailako mobilizazioa izango da Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 14a, 18:22
ELA, LAB, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek greba orokorra deitu dute urtarrilaren 27rako Hego Euskal Herrian, pentsioen sistemaren erreformaren aurka egiteko. Aipatu deialdia zabaltzeko asmoz, ez dira gutxi egunotan egiten ari diren batzarrak eta mobilizazioak. Gaur goizean, Txorierri, Mungialdea eta Uribe Kosta hartzen duen Eskumaldeko LABeko ehun bat ordezkari bildu dira Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia plazako kultur etxean. Ondoren, eguerdian, INEM Espainiako Enplegu Institutuaren Areetako bulegoen aurrean egin dute elkarretaratzea. Bitartean, Astrabuduako Josu Murueta kultur etxean egin dute batzarra Eskumaldeko ELAko 135 bat ordezkarik. Hori bukatuta, manifestazioa egin dute kaleetan zehar. Aipatu sindikatuko Deiane Arrietak aurreratu duenez (mp3), urtarrilaren 27an, Erandion egingo du eskualde mailako mobilizazioa euskal gehiengo sindikalak. Hitzordua 18:00etan jarri dute, metro geltoki aurrean. ESK eta CNT sindikatuek ere bat egin dute greba deialdiarekin. Argazkian, Eskumaldeko ELAko ordezkariak Astrabuduan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun