Duzunaritzen (nire lehenengo bertso-barnetegia) Iparraldeko sorgin eta Tartalo batzuk ezagutu nituen, Intxaurrondoko mutil "katxarro" bat eta Karlos Aizpurua (Oiartzun oso polita zela errepikatzen ematen zuen egun osoa).
Hala ere, hilekoarekin batera etorri zitzaidan bertso-udalekuetara joateko benetako aukera. Dzanga! Hogei eta piku "aramaixotar", satelite pare bat eta ni, begiralearen arreba txikia, Eulateko kuartelaren pareko etxean. Polita izan zen, beldurgarria ere bai.
Hurrengo urtean, dena den, errepikatu nuen. Eta hurrengoan, eta hurrengoan, eta... Denok errepikatzen genuen. Sei uda eman genituen Aubixan, sei! Elkarrekin maitemindu ginen, bertsoarekin, Maritxurekin, bisitan etortzen ziren bertsolari ausartekin, euskal giroarekin, inguruko mendiekin... Eta berriz errepikatuko dugu. Otsailean Aubixatarrok Aubixaz gozatuko dugu aspaldiko partez eta "piropoposta" irakurriko dugu gauetan.
Madmoiselle Maddalen Arzallus: Parisetik Aubixara ez dago hegaldi zuzenik, hala ere, ba al daukazu "piropopostan" sartzeko mezurik? Gustura irakurriko dugu "txupatxusak" ahoan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.