Hain zuzen ere, urtarrilaren 24an izango da Iñaki Aurrekoetxea Zubilaga “Sope” euskal iheslari politikoaren heriotzaren 15. urteurrena. Sopeloztarra Bordeleko ospitalean hil zen, Baionako bere etxean koman zegoela aurkitu ondoren, bihar bost urte zendutako Aitor Elortza algortarraren antzeko egoera batean. Aurrekoetxea espetxetik irten eta, Guardia Zibilak jazarrita, ihes egin behar izan zuen 1979ko urtarrilean. Hamazazpi urte egin zuen herritik kanpo, "iheslariaren bizimodu eta tentsio latzetan", Uribe Kostako AAMk zehaztu duenez. Azkenean, ospitalean hil zen 1996ko urtarrilaren 24an, gaixotasun kroniko baten ondorioz.
Bisi Unanue
2009ko irailean zendu zen Aitor Elortzaren ama Bisi Unanue, gaixotasun baten ondorioz. Uribe Kostako AAMk azaldu duenez, "Algortako abertzaletasunaren erreferentzia izan zen urte askoan: indarra eta kemenaren irudia izan zen herrian. Erbestea eta espetxea ere ezagutu izan zituen, baina beti askatasuna lortuko bada aurrera egiteko aldarria zabaldu zuen gure artean".
2009ko urriaren 30ean omenaldia egin zioten Algortan Bisi Unanueri:
Ikusi atzoko ekitaldiaren irudiak:
