Bestalde, azken egunotako gertaerak ere ez zituzten ahaztu nahi izan atzoko ekitaldian. Hizlariek gogoratu zutenez, ETAri egiten zitzaion eskaera erantzuna izan du berriki, erakunde armatuak sueten "egonkor, iraunkor eta egiaztagarria" aldarrikatu baitu. Gauzak horrela, Sopela eragileek ere uste dute, garaia dela, "Espainiako Estatuak urratsak ematen has dadin", Gernikako Akordioan eskatzen zaiona betetzeko. Ildo horretan, "gure herrian sektore handi eta esanguratsua" den ezker abertzalearen adierazpen politikoa legeztatzeko eskatu zioten; baita "hainbeste sufrimendu eragin duen espetxe politika ankerra deuseztatzeko" ere. Helburu horiek lortzeko jarraituko dute lanean.
Ikusi Sopela.net agerkari digitalak egindako bideoa:
Gernikako Akordioa aurkeztu zuten atzo iluntzean Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, bertan hamarnaka herritar zirela. Ekitaldiaren bidez, irailaren 25ean Euskal Herriko 30 eragilek izenpetutako idatziak udalerrian jaso duen "babes politiko eta sozial zabala" erakutsi nahi izan zuten; baita tokian tokiko sinatzaileek hartutako "konpromiso irmoa" ere. Kurtzion bertan agiria sinatuz irudikatu zuten. Besteak beste, hurrengo udal batzarrera hurbiltzeko