Atzeneko komunikatuak eragin dituen erreakzio gehienak Silvio Rodriguezek laburbiltzen ditu "se debe subrayar la importante tarea de los perseguidores de cualquier nacimiento" esaldian. Argi dago EAJ 51 urteko borroka deslegitimatzeko gurutzadan sartu dela buru-belarri. Ezker Abertzaleak ez du joko horretan sartu behar, utzi diezagutela lan hori kulturgileoi. Ez dira konturatzen Arkaitz Otazuaren hilobia mespretxatzen duenak Intxortan jausitakoak iraindu eta Amaiurko gudariak bigarren aldiz hiltzen dituela. Arrazoi duzu Iñigo, mila aldiz altxatu da herri hau, eta mila aldiz garaitu dute. Baina Artxandan milaka gazte "alperrik" hil ez balira, zure alderdiak ez luke egun boto bakar bat ere edukiko. Aditu zer gertatu zitzaion karlismoari irabazleen aldera igaro zenean. Borrokaren balio intrintsekoak garaipenera kondenatzen gaitu, mila urtez galduta ere, behin irabaztea nahikoa zaigu eta.
Udal Hauteskundeak datoz, eta gure botoek eragin behar dute, nuluak ez du balio. Soilik etekina emateari uzten dionean indargabetuko dute Alderdien Legea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.