Sopelako Udalak "Maite Maitea" Maitasun Gutunen Lehiaketaren zazpigarren edizioa antolatu du. Aurkeztutako eskutitzak euskaraz edo espainolez idatzita egon daitezke, eta gaia librea izango da, beti ere maitasuna edo maitasun ezarekin erlazionaturik badago. Gainera, benetako edo asmatutako pertsona bati zuzenduta egon daitezke. Lehiaketa bi kategorietan banatzen da: gazteen kategoria (12 urtetik 15 urtera bitartean eta 16 urtetik 18 urtera bitartean) eta helduen kategoria (18 urtetik gorakoak eta 60 urtetik gorakoak), tokiko iturriek adierazi dutenez. Lan guztiak Kurtzio Kultur Etxean (astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:30era eta 16:00etatik 20:00etara) aurkeztu beharko dira, otsailaren 4a epemuga dela. Epaimahaiaren erabakia otsailaren 14an, San Valentin egunean ezagutaraziko dute; orduan egingo baitute sari banaketa, 19:00etan, Kurtzio Kultur Etxean. Sariei dagokienez, gazteen kategorian mp4 erreproduzitzaile bat izango da, eta helduen kategorian bi pertsonentzako bazkari edo afaria eta Spa zirkuitua Areatzako bainuetxean. Argazkia: ©
Sopelako Udala.