Gaurko agerraldian irakurritako idatzia:
Itzubaltzeta / Romoko 150 gizon-emakume inguru elkartu dira gaur, herriko gazte bat "atxilotua izateko arriskuan" dagoela salatzeko. Agerraldian adierazi dutenez, "tortura basatien bitartez (mp3)", aipatu mutila erruztatzera behartu zuten urriaren 22an atxilotutako Imanol Beristain itzubaltzetarra poliziek, "zerrenda beltz makabro batean sartuz". "Prozedura berbera errepikatzeko arriskuan aurkitzen gara: gure herrikidea atxilotu, torturatu eta herriko gazte gehiagoren izenez osatutako zerrenda beltza handitzea", ohartarazi dutenez. Gauzak horrela, Beristainek inkomunikazio aldian jasandako "tortura basatiak eta torturatzeko dagoen zigorgabetasuna" salatu eta beraien herrikideari, "atxilotua izateko arriskuan egonagatik", babesa eman diote. Bide horretan, herritar guztien parte hartzea eskatu dute: "Euskal Herritar guztien eskubideak bermatuak izateko eta proiektu politiko guztiak, berdintasunean, gauzatu ahalko diren egoera demokratikoa eraikitzeko konpromisoan berresten gara. Jakin badakigu soilik herritarren parte-hartze eta aktibazioaren bitartez eraikiko dugula eskubide urraketei amaiera emango dien harresia", amaitu dutenez. Argazkian, gaurko agerraldia.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!