"Euskal Herria Ezkerretik" akordioa izenpetu dute ezker abertzaleak, EAk eta Alternatibak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 16a, 15:27
Ezker abertzaleak, Eusko Alkartasunak eta Alternatibak akordioa sinatu dute epe luzerako lankidetza adostuz eta "Euskal Herriaren subiranotasuna" lortzeko "indarkerian oinarritutako adierazpenei eta estrategiei" uko eginez. Hiru alderdiek ekitaldi politikoa egin dute Gasteizen "Euskal Herria ezkerretik" dokumentua aurkezteko. Dokumentu horrek "ezkerreko independentista eta soberanisten arteko politika eta gizarte aldaketa" islatzen du. Akordio horrek proposamen politikoaren itxura hartzen du. Proposamen hori egungo egoera politikoak sortutakoa da "baina epe luzera begira". Kutsu estrategikoa dauka eta Euskal Autonomi Erkidegoa eta Nafarroa hartzen ditu.
Irakurri "Euskal Herria Ezkerretik" akordioa:
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun