Bi lagunentzako bazkaria zozketatuko du gauean Koska irratiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 17a, 11:20
Koska kultur elkarteak egun dituen arazo ekonomikoak kitatzeko, asteotan bost eurotako laguntza bonoak saltzen ibili dira Uribe Kosta eta Erandioko irrati libreko kideak. Hala ere, ez dira nola nahikoak. Horiek eskuratu dituzten guztiek hainbat sari irabazteko aukera izango dute: Ubide Elkartokia jatetxean bi lagunentzako bazkaria eta eskualdeko baserri produktuez betetako otzara, hurrenez hurren. Zozketa gaur bertan egingo dute zuzenean, FMko 108.0n. Gauzak horrela, laguntza bonoa erosi dutenek "Pastadun betaurrekoak" irratsaioari adi egon beharko dute, gaueko bederatzietatik aurrera. Bertan jakitera emango dute zein den zenbaki irabazlea. Argazkia: cc-by-sa Koska irratia.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun