Etxe zahar batek su hartu du Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 17a, 12:28
Erandioko Magdalena errepideko etxe zahar batek su hartu du, goizeko seiak baino lehen, oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik. EFE albiste agentziak zabaldutakoaren arabera, eskaleak bizi ohi dira eraikinean, baina sutea piztu denean ez zegoen inor bertan. Hori bera adierazi omen diote Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailetik. Gauzak horrela, ez da zauriturik egon. Suhiltzaileek sutea amatatu dute. Algortan ere antzeko gertaera bat izan zen urtarrilaren 4an. Basagoiti Etorbideko etxe zahar batek su hartu zuen, iluntzeko zazpiak aldera. Getxoko Udaltzaingoaren arabera, eskale bat bizi ohi zen Etxe Arrosa edo Etxe Sorginduaren ondoko eraikinean, baina sutea piztu denean ez zegoen bertan. Tokiko poliziak, Ertzaintza, osasun zerbitzuak eta suhiltzaileak joan ziren jazoeraren tokira, eta badaezpada alboko eraikinetako lagunak aterarazi dituzte. Errepidea ere moztu behar izan zuten. Gauzak horrela, ez zen zauriturik egon. Suhiltzaileek sutea amatatu zuten. Etxea bota beharko dutela ziurtzat jo zuten. Argazkian, suhiltzaileak artxiboko irudian.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun