Gorlizko Udalak Aragoiko Formigal herrira antolatu du bidaia otsailaren 4tik 6ra arteko asteburutako. Tokiko iturriek adierazi dutenez, udalerrian erroldatuek zein kanpokoek dute aukera eskiatzeko irteera horretan parte hartzeko. Horretarako, Turismo Bulegoan (Iberrebarri plaza, 4) eman beharko dute izena, urtarrilaren 27a baino lehen. Bidaia 145 euro kostatzen du gorliztarrentzat eta 175 euro gainontzekoentzat. Salneurriaren barruan daude autobus bidaia, Midi apartamentuetan ostatua, larunbatean eta igandean eskiatzeko forfaitak, asegurua, eta larunbateko gosaria eta afaria zein igandeko gosaria. Hala ere, aurretik praktikatzeko aukera emango dute Gorlizen. Urtarrilaren 30ean eski ikastaroa egingo dute Valdezcarayn, Errioxan.
Izena emateko (pdf) kultur etxera (Krutzeta kalea, 5 / 946 774 000) jo beharko dute guztiek, hilaren 24a azken eguna dela. "Diru-sarreraren egiaztagiria ekartzen den hurrenkeran emango dira plazak baliozkotzat", tokiko iturriek zehaztu dutenez. Argazkia: © Gorliz.net.