Getxoko Udaltzaingoak 25 urteko Barakaldoko gizon gazte bat atxilotu du, hainbat etxebizitzatan lapurtzen saiatzea egotzita. B.S. inizialak dituen ustezko lapurrak hainbat aurrekari ditu osteagatik, tokiko iturrien arabera. Larunbatean, urtarrilaren 15ean, 19:30ak aldera, lekuko batek jakinarazi ei zuen Areetako Ibaigane kaleko 33 zenbakiko etxebizitzaren barruan bi gazte zeudela, eskailburuko leihoak manipulatzen, hortik sukaldeetako leihoetara pasatu eta pisuetan sartzeko. Auzokideek bertaratu ziren udaltzainei esan zieten gazteek korrika alde egin zutela Areetako metro geltokikorantz. Horren barruan, lekukoei emandako deskribapenari esker, poliziek ustezko lapurretako bat aurkitu eta atxilotu zuten, eskuko telefonoz era disimulatuan hitz egiten ari zela. Gainera, eskailerako leiho batzuk zabaltzeko erabili omen zuen bihurkina publizitate kartel baten atzean ezkutatuta aurkitu zuten. Antza denez, berarekin zihoan beste gizon bat nor den ikertzen ari da Udaltzaingoa.