Euskal Herrian Euskaraz (EHE) herri mugimenduko eragile euskaltzaleak nazio manifestazioa deitu du otsailaren 12rako, "Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe!" lelopean. Donostian izango da mobilizazioa eta Bulebarretik aterako da arratsaldeko bostetan. Horrekin batera, manifestazioaren lelo berbera daraman manifestua ere publiko egin dute EHEko kideek gaurko agerraldian. Aipatu manifestuaren aitzakipean herri zein nazio mailako harreman dinamika zabala jarri du martxan eragile euskaltzaleak, norbanako zein eragileei manifestuaren edukiak helarazi eta mobilizaziora erakartzeko. Alta, harreman horiez gain
manifestua EHEren web gunean ere eskegi da herritarrek sina dezaten. Manifestazioaren bukaerako ekitaldian ekimen berezirik ere egongo da. Izan ere, Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi"-ri merezitako omenaldia egingo zaio. Argazkian, gaurko agerraldia / © EHE.