Eskalada eta mendiari buruzko jardunaldiak egingo dituzte bihartik aurrera Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 17a, 19:33
Hurrengo egunetarako hitzaldi sorta antolatu du Leioako Eskalada Taldeak. Gauzak horrela, bihar, asteartea, "Escaladas selectas desde los Pirineos a los Alpes" izenburuko solasaldia eskainiko du Unai Mendia eskalatzaileak. Ostegunean, berriz, Nico Fravresseri helduko zaio txanda: "Asgarth. Escalada extrema. Isla Baffin (Canada)" lelopeko saioa eskainiko du. Aipatu bi ekitaldiak 20:15etik aurrera izango dira, Errekalde plazan lekututako adinekoen etxeko ekitaldi aretoan, Kultur Leioa atzean. Hilaren 26 eta 27ko hitzaldiak, ordea, Sabino Arana Etorbideko Sakoneta kiroldegian egingo dituzte: "De la vieja escuela a la escalada moderna" eta "Torres Bugaboos. Canada 2010" izenburuko solasaldiak eskainiko dituzte Jotak eta Garzik, hurrenez hurren. Argazkian, mutil bat Leioako Udondo gaztetxeko eskalada murruan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun