Leioako Pop-Rock Lehiaketaren hamaikagarren edizioan parte hartu nahi duten taldeek martxoaren 20a izango dute azken eguna gutxienez bost abesti dituen CDa postaz (Aterpe Leioa Gaztegunea. Aldapabarrena, 2. 48940 Leioa) bidaltzeko,
oinarrietan (pdf) zehaztu bezala. Udal iturriek gogoratu dutenez, disko bat baino gehiago kalean ez duten edota aurreko urteetan sariketa irabazi ez duten taldeak aurkez daitezke soilik. Bi arloetako batean eman dezakette izena: pop-rocka edo metala. Horrenbestez, apirilaren 18rako, modalitate bakoitzeko hiru talde aukeratu beharko ditu epaimahaiak eta finala jokatuko dute horiek, oraindik zehaztu ez duten egun eta orduan, San Juan jaietako egitarauaren barruan. Sarien artean, pop-rock zein metal txapeldunek 1.800 euroko saria jaso eta diskoa grabatuko dute. Argazkian, Natalia Sainz de la Mazaren "Ampli retro" izeneko kartelarekin iragarri dute aurtengo Pop-Rock Lehiaketa / © Leioa.net.