Bart goizaldean sarekada handia egin dute Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak: lehen informazioen arabera, gutxienez hamar lagun atxilotu dituzte, Ekinekin eta Askatasunarekin zerikusia izatea leporatuta. Iturri batzuek zehaztu dute, berez bi sarekada direla: Guardia Zibilak aurrera daramanak Ekin berregituratzea eragoztea duela helburu, eta Espainiako Poliziaren jomuga Askatasuna dela. Hain zuzen ere, presoen inguruko informazioa ematen duen Apurtu.org webgunea martxan jarri eta kudeatzea leporatzen diete. Guardia Zibilak atxilotuetako bat Txelui Moreno ezker abertzaleko bozeramailearen semea litzateke, Fernando Grande-Marlaska epailearen aginduz. Bestalde, Ertzaintzak beste lagun bat atxilotu du Gipuzkoan, kale erasoekin zerikusia izatea leporatuta. Zabaldu dutenez, berriki egindako ADN froga batzuen ondorio da atxiloketa hori. Argazkian, eskualdean izandako polizia operazioa, artxiboko irudian.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!