Udalbiltza auziko sententzia ostegun honetan, urtarrilak 20, jasoko dutela jakinarazi zuen joan den ostiralean Maribi Ugarteburu auzipetu eta Amorotoko alkate ohiak, Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituak izan diren 21 euskal herritarren izenean. Halere, Madrilera joan beharrik ez eta Javier Gomez Bermudez Espainiako magistratuak defentsako abokatuei helaraziko diela adierazi zuen Berria.info agerkari digitalak zuzenean eman zuen prentsaurrekoan. Udalbiltzako auzipetuez gain, politika, gizarte, kultura eta euskalgintzako ordezkaritza zabala izan zen agerraldian. Bertan egon ziren, LAB, ESK, EHNE, Hiru eta EILAS sindikatuetako ordezkariak; ezker abertzalea, Eusko Alkartasuna, Aralar, Alternatiba eta Ezker Batuko hautesleak; hainbat udal hautetsi; eta kultura eta euskalgintzako ordezkaritza. Hain zuzen ere, bihar, sententziaren bezperan agerraldiak egingo dituzte hainbat herritan "Udalbiltza aske, justizia absoluzioa" lelopean. Algortan, besteak beste, iluntzeko zazpietan jarri dute hitzordua, Telletxe plazan. Argazkian, "Udalbiltza aske!" lelopean, 45 lagunek egin zuten elkarretaratzea Algortako Kasino plazan, 2010eko urriaren 23an.