Mahaikoak badauzka Koska irratiak zozketatutako bazkariak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 18a, 10:35
Aspaldiko partez on-line emisio bidez zein FMko 108.0n zuzenean zozketatu zituzten, atzo gauean, Ubide Elkartokia jatetxean bi lagunentzako bazkaria eta eskualdeko baserri produktuez betetako otzara Koska irratiko lagunek. "Pastadun betaurrekoak" saioko kideak izan ziren saridun zenbakiak ateratzeko arduradunak. Horrenbestez, 310 zenbakiko laguntza bonoa erosi zuen koskalagunak irabazi du bazkaria, eta 52 zenbakia duenak otzara. Badaezpada ordezko zenbakirik ere atera zuten: 121 eta 109, hurrenez hurren. Izan ere, astebeteko epean erantzun beharko dute irabazleek, ondoko helbide elektronikoen bitartez: pastadunbetaurrekoak[abildua]koskairratia.com edo koskairratia[abildua]koskairratia.com. Argazkia: cc-by-sa Koska irratia.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun