Kultur Leioa udal erakundeak hurrengo sei hilabeteetan izango diren kultur ekintzen egitaraua (pdf) kaleratu du jada: "egitarau anitza eta kalitate handikoa, estreinaldi potoloekin eta nazioarte mailan arrakasta itzela lortu duten artista eta lanekin", tokiko iturrien hitzetan. Adierazi dutenez, "luxuzko egitaraua dela esan genezake, leioaztarrentzat zein inguruko herrialdeetako biztanleentzat zuzendutakoa. Kalitate hori dela eta gero eta gehiago dira Kultur Leioako lagun egin izan direnak, egun 300 inguru". Udal kultur erakundeak prestatutako ekintzak laburbilduz, 32 ikuskizun eta 40 saio horietatik ondokoak izango dira: zortzi musika emanaldi, formatu txikiko hiru kontzertu, nagusientzako lau antzerki lan, hiru familia antzerki eta beste bat umeentzat, dantza, zirkua, eskola antzerkia ingelesez eta euskaraz, zinea, lehiaketak, Aterpe Leioa Gaztegunearen ekintzak eta auzoetako kulturguneetako ekintzak. "Honetaz gain, ezin dezakegu ahaztu kultur mailan Leioan izaten den hitzordu nagusienetariko bat datorrela laster, Umore Azokaren hamabigarren edizioa", nabarmendu dutenez. Aurten, maiatzaren 12tik 15era izango da Leioako Kale Artisten Azoka. Argazkian, iaz plazaratutako ikuskizunetako bat / © Umore Azoka.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!