Bestalde, ireki zen hil berean okupazioa %50ekoa izan zen, 16 egunetatik 8 egunetan egon zen beteta. "Gutxi-gutxika, gero eta lagun gehiagok egin zuten eskaria txokorako, ezagunagoa egiten zen bitartean. Baina, maiatzetik aurrera izan da eskariaren kopurua nabari igo zenean, udaberriarekin erreserbak handitu egin ziren, adibidez ekainean 314 erabiltzaile izan zituen txokoak, 15 talde desberdinetan banatuta (eguneko 20 lagun)", azaldu dutenez. Urria eta azaroa ere mugimendu askoko hilabeteak izan ziren, Gabonak hurbiltzen ziren heinean ospakizunen kopurua ere handitzen delako.
Erreserbak
Gutxienez, 15 egun lehenago, eta gehienez, 30 egun lehenago bete behar da eskaera orria Udalaren Erregistro Sailean. Halaber, eskatzaileak DNIaren fotokopia eraman beharko du. Eskaera erregistro[abildua]leioa.net posta elektronikoaren bidez ere egin daiteke.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.