Urtero legez, otsailaren 4ko Agate Deuna bezperan, kalez kale kantuan ibiltzera deitu ditu herritarrak
Sopelako Udalak, ohitura zahar hori galdu ez dadin. Gauzak horrela, animatzen direnek 180 euroko dirusaria jasoko dute, Sopela eta Larrabasterrako toki zehatz batzuetan abesteagatik. Gutxienez 10 lagunez osatuak egon beharko dute taldeek, partaide guztiak sopeloztarrak izan eta berdin-berdin jantzita daudela, gainera. Izan ere, taldeak janzkera propioa eduki beharko du. Horretaz gain, sei toki izango dituzte, halabeharrez agertzekoak. Horietako bi Urgitxeta plaza, 13:00etan edo 18:00etan; eta udaletxeko plaza, 14:00etan edo 19:00etan. Ibilbidea goizez edo arratsaldez egiteko aukera dago. Gainontzeko lekuak ondokoak dira: Irubide taberna, Larrabasterran; eta Gurea, Brendan´s Isle eta Laiak, Sopelan. Izena emateko epea otsailaren 2an amaituko da, eta horretarako Kurtzio Kultur Etxera jo beharko da, goizez, 11:00etatik 14:30era; edo arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara. Ondoko telefono zenbakira dei daiteke: 944 065 505. Argazkian, hainbat talde Agate Deuna bezperan abesten, eguerdian, Sopelako udaletxe aurrean / © Sopelana.net.