"Ay Carmela!" lana estreinatuko dute larunbatean Getxoko Antzerki Eskolako ikasleek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 18a, 18:31
Larunbat honetan, urtarrilak 22, Jose Sanchis Sinisterrak idatzitako "Ay Carmela!" lana taularatuko du lehendabiziko aldiz 96 Unicornios antzerki talde getxoztarrak. Horrenbestez, Getxoko Antzerki Eskolako ikasleak igoko dira Bilbo Rock aretoko agertokira: aurten diplomatuko diren Alvar Godejuela, Alex Ygartua, Paky Vazques eta Olatz Gamboa, hurrenez hurren. Carlos Baiges-en zuzendaritzapean, saio bi eskainiko dituzte azken ikasturteko neska-mutilek: bata, 19:00etan; eta bestea, 21:00etan. Sarrerak antzerki eskolan eros daitezke jada, hamar eurotan. Hala ere, saio baterako erosita, bigarrenerako gonbidapena eskuratzeko aukera dagoela jakinarazi dute tokiko arduradunek; sarrera eskatuz gero, noski. Bestalde, egun berean, "Maniatic@s" izenburuko lana antzeztuko Sopelan Organic talde getxoztarrak. Hitzordua 20:00etan jarri dute Kurtzio Kurtur Etxean. Tokiko arduradunek zehaztu dutenez, antzezpena elebiduna da eta 14 urtetik gorakoei zuzenduta dago. Sarrerak hiru euro balio du. Argazkian, hainbat ikaste Getxoko Antzerki Eskolan entseatzen / © Getxoko Antzerki Eskola.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun