Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako batzar nagusietako zein hiriburuetako hautagaiak aukeratzeko asmoz, larunbat honetan, urtarrilak 22, bozketak egingo ditu
UPyD alderdiak. Halaber, Irun eta Getxoko udaletako zerrendaburuak erabakitzeko hauteskunde primarioak izango dira aipatu egunean, Gorka Maneiro bozeramaileak aurreratu duenez. Bere hitzetan, ez da sorpresa handirik espero, Bizkaiko Batzar Nagusietarako izan ezik —bi lagun aurkeztu dira—, gainontzeko erakundeetako bakoitzean hautagai bakarrak aurkeztu baitu bere burua. Horrenbestez, aurreikuspenak betez gero, Luis Fernando Cadarso Marques izango da Getxoko UPyDko zerrendaburua. Maneiroren arabera, gainera, "seguru asko" eserlekua lortuko du horrek, "Arabako Batzar Nagusietako eta Gasteizko Udaleko zerrendaburuek bezala". Cadarso PPren zerrendetan aurkeztu zen, Galdakaon, 13. lekuan, 1995eko udal hauteskundeetan. Argazkian, Rosa Diez buru dutela aurkeztuko dituzte igandean Bilbon UPyDko hautagaiak / cc-by-sa
Chesi.