Leioako Udalaren Gizartekintza Sailak ekitaldi berezia prestatu du biharko, mendekotasuna duten pertsonen zaintzaileak omentzeko asmoz. Hitzordua arratsaldeko seietan jarri dute, Kultur Leioan. Ekitaldian, tokiko erakundeak antolatutako programan parte hartu duten jagoleak izango dira. Bertan, diploma bat jasoko dute Eneko Arruebarrena alkatea eta Isabel Garcia zinegotziaren eskutik, egindako lana eskertzeko. Guztira 200 lagun baino gehiago biltzea espero dute: emakumeen elkarteak; kultur taldeak; gizarte zerbitzuen teknikariak; kultura ordezkariak; eta kirolak, enplegua eta gizartekintzako agenteak, besteak beste. "Dena dela, esan behar da protagonista nagusiak 46 lagun izango direla (42 emakume eta 4 gizonezko), eurak baitira udal programetan parte hartu izan dutenak", nabarmendu dute udal arduradunek. "Ekitaldi honekin euren esfortzua eta lana goraipatu nahi da eta, bide batez, jakitera ematea gaur egun gizartea sentzibilizatzeko eta euren lana ikusgai egiteko", gaineratu dutenez. Argazkia: ©
Leioa.net.