Atzo izandako atxiloketen ostean, Espainiako Estatuaren jokabidea salatuko dute larunbat honetan Iruñean, nazio manifestazioan, Gernikako Akordioaren sinatzaileek deituta,
Berria.info agerkaria digitalak aurreratu duenez. Gaur jakinarazi dute deialdia, Nafarroako hiriburuan bertan emandako prentsaurrekoan. Han izan dira, besteak beste, ezker abertzalea (Txelui Moreno, Marine Pueyo), Aralar (Txentxo Jimenez), EA (Pello Urizar, Maiorga Ramirez), Alternatiba (Oskar Matute) eta LAB (Ainhoa Etxaide). Etxaidek berak eta Xabier Barberrek (ESK) hitz egin dute. 17:30ean hasiko da manifestazioa, Golem zinema aretoen aurretik. Argazkian, Gernikako Akordioaren sinatzaileek deituta, urriaren 27an, ehunaka eta ehunaka herritarrek egin zuten elkarretaratzea Bilboko Arriaga plazan, Imanol Beristain itzubaltzetarraren eta sarekada berean atxilotutako gazte independentisten espetxeratzea salatzeko.