Arartekoak dio ezin duela onartu San Juanek aurkeztutako salaketa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 19a, 13:56

Iñigo Lamarka Arartekoak adierazi du Leioako EAJko zinegotzi izandako Iñaki San Juanek helarazi dion salaketa ezin duela onartu. De Miguel edo Miñao auziko ikerketa batzordeak bere "intimitaterako eskubidea eta irudia" urratu dituela salatu zuen Ortzi Muga eta Errexal enpresetako administratzaileak. ETBn egindako elkarrizketan Lamarkak azaldu du legeak bere lanari jartzen dion "mugetako bat" dela Legebiltzarreko jarduera eta horrexegatik ezin duela onartu. "Guk, Legebiltzarreko ordezkari bezala Legebiltzarreko administrazioaren inguruko kexak aztertu ditzakegu, ez, ordea, Legebiltzarrean bertan egiten den jarduera", argitu du. Eskubideen urraketa bat egon den argitzeko Iñaki San Juani epaitegietara jotzeko esan dio Arartekoak. Argazkian, Iñigo Lamarka Arartekoa / © 2010 Ararteko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun