"Datorkigun poliziari" buruz arituko dira bihar Larrabasterran

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 19a, 14:08
Bihar, osteguna, "Datorkigun polizia" izenburuko hitzaldia eskainiko dute Plaza Beltza kulturgunean. Hitzordua 19:30ean jarri dute, Larrabasterrako Akilino Arriola kaleko egoitzan. Hilabete gutxi batzuk pasa dira, bertan "Alternativas al modelo policial" solasaldia izan zenetik. Gaiarekin jarraituz, "gure gizartean gero eta handiagoa den militarizazioa eta euskal poliziaren bilakaera izango dira mintzagai. Polizi ereduaren inguruko eztabaida gizarteratzea, inoiz baino beharrezkoagoa den momentu honetan, proposamen interesgarria izango dela ziur gaude", Plaza Beltzako kideek adierazi dutenez. Bestalde, literatura tailerra, kontsumo taldea eta josteko zein arropa konpontzeko txokoa martxan dituzte jada. Argazkian, neska bat liburua irakurtzen kulturgunearen inaugurazioan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun