Apurtun lan egin eta informatzen duten pertsonak ez dira "terrorista arriskutsuak" ezta ezeren kolaboratzaileak ere. Badira, argi eta garbi, herriak sistemaren hedabideek helarazten dizkiguten errealitateetatik apartekoak entzun ahal izan ditzan lan adoretsu eta egundokoa egiten duten pertsonak.
Horregatik, askatasunean berehala utz ditzaten eskatzen dugu. Ordenagailuaren aurrean edo kameraren atzean nahi ditugu, guri igortzeko albisteak eta iritziak eskuratuz. Jende orok eta, batez ere, zapaldutakoek eta ohiko hedabideetan inoiz ahotsik ez dutenek diotena jakitea interesatzen zaigulako.
Atxilotuak askatu ditzaten eta lur honetan politika eta informazioa askatasunez egin ahal dadin exijitzen dugu. Behean sinatzen dugun kontrainformazio komunikabideok gaur Apurtu gara eta Estatuari norbanakoen, adierazpen eta politika egiteko askatasunen aurkako bere erasoak bertan behera utz ditzan eskatzen diogu.
Komunikatu honekin bat egin nahi duen kontrainformazio komunikabideak Boltxeren posta elektronikoan jakinarazi dezake, gehitzeko: boltxekolektiboa[abildua]gmail.com
Sare Antifaxista, LLibertat.Cat, Boltxe Kolektiboa, La Haine, Diario Liberdade, Kaosenlared, Infomiranda (Miranda Ebro), Infopunt.vlc (Valentzia), Koska Irratia, En las calles (Murtzia), Colectivo Pakito Arriaran, Herrikolore (Barakaldo), ASEH (Portugal), Identidad Andaluza, Insurrectas y Punto, Burlataherria.org, Stolpkin.net, Pintxogorria, Ekinklik Argazkiak, CNTko prentsa eta kultura idazkaritza, Garesko Azalan, Informacionyagitacion.blogspot.com, calpa.nuevaradio.org, La Plataforma, Altzoan.com, Anarchy Television, Hitzondo.net (Altsasu), Prensadefrente.org (Argentina), O Rudidoira da Galiza, Laclase.info, Nodo50, Galizalivre.org, Aurreraathletic.foroactivo.com/forum, Poetasdelgradocero.blogspot.com (Honduras), Rufierta.aragonyenazion.info, Antton.net, Insurgente, Non Serviam, Ukberri.net