Getxoko Lehenengo Instrukzio Epaitegian deklaratu behar izan du, gaur goizean, Espainiako Poliziak urriaren 26an
Madrilen atxilotu zuen A.S. inizialak dituen Itzubaltzeta / Romoko gazteak. Bere herrikide Imanol Beristain Espainiako Auzitegi Nazionaletik Soto del Real espetxera zeramatela, inguruan atzeman zuten mutila, egun Alcalako kartzelan daukaten preso itzubaltzetarrari animo oihuak botatzen zizkion bitartean. Andoni Hernandez abokatuak adierazi duenez, oraindik ez dakite "epaiketarik egingo den ala ez; berak "baietz" uste duen arren. Egotekotan, Madrilen bertan izango litzateke, "tokiko zigor arloko epaitegiren batean". Izan ere, Madrilgo 38. Instrukzio Epaitegiak agindu du gazteari deklarazioa hartzea. A.S. itzubaltzetarrari "agintaritza agenteen aurkako atentatua" leporatzen diote. Delitu horretarako, urtebete eta hiru urte arteko espetxe zigorra aurreikusten du Espainiako Zigor Kodeak. Argazkian, Imanol Beristain itzubaltzetarra urriaren 22an atxilotu zuen Espainiako Poliziak.