Lan batzuk egiteke daude
“Azken lau urtetan egin dugun inbertsioa ohikoa halako zortzi izan da. Arazo zehatzak konpontzeaz gain, horrelakorik ez zegoen lekuetan euri-ura eta saneamendu sare banatzaileak ipintzeko baliatu dugu, Uren Partzuergoaren sarearekiko loturak nabarmenki hobetu ditugularik”, adierazi du Arregik. "Emaitza da, gaur egun, 2008an gertatutako uholdeak ez direla berriro gertatuko saneamendu eta euri-uren sarearen erruz", esan du. Hirigintza zinegotziak gogoratu du, azkenik, sarea hobetzeko geratzen diren lan bakarrak euri-putzuak gutxien sortzen diren lekuetan daudela egiteke; Gobela ibaia bideratzeko eta zabaltzeko lanekin lotuta dauden guneetan bezala. Besteak beste, Algortako Txikia plaza inguruan, Fadurako biribilgunea eta Salsidu artean, “ikerketa egina dugun arren, ez ditugu lanak hasiko kaltetutako garajeen jabeek egin behar dituzten lanak egin eta Aldundiak egun foru errepidea den bide-tarte hori guri ematen ez digun arte”, azaldu du Arregik. Getxoko Udalak informazio-liburuxka banatuko du herriko bizilagunen artean, udal Saneamendu Sarea Hobetzeko eta Berriztatzeko Ezohizko Planaren inguruko jarduera guztien berri emateko.
Errepide mozketa Itzubaltzetan
Itzubaltzeta / Romoko kolektore nagusia zaharberritzeko lanak direla eta, atzo, asteartea, Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia kalea itxi zuten ibilgailuentzat, Kresaltsu eta Urkizu kaleen arteko zatian. Hilabete batez egongo da zarratuta, gutxi gorabehera. Obrak egiten diren bitartean, seinaleei eta kaleen noranzkoaren berrantolatzeari adi egotea gomendatu die gidariei Udalak.
Ikusi Getxoko Udalak plazaratutako liburuxka:
Saneamendu udal sarean egindako lanak bukatuta, euri-putzuen eta ibaiak gainezka egitearen arazoak "konponduta" daudela adierazi dute gaur Imanol Landa Getxoko alkateak eta Joseba Arregi Hirigintza zinegotziak. Obra horiek Gobernu Taldeak udal Saneamendu Sarea Hobetzeko eta Berriztatzeko bultzatutako Ezohizko Planaren harira egin dira, uholde arrisku handiena duten udalerriko aldeetako estolderia sarea hobetzeko helburuarekin, eta bost milioi eurotik gorako inbertsioa eragin dute. Alkateak nabarmendu duenez, "agintaldiaren hasieratik udalerriko auzokide guztien bizi baldintzak hobetzeko sustatzen ari den eraldatze prozesu garrantzitsuaren parte da" egitasmoa. Haiekin, auzokideekin, "konpromisoa" hartu baitzuen uholdeen arazoa konpontzeko, batez ere udalerriko beheko auzoetan, Gobela ibai ondoko arroetan. Argazkian, estolderia lanak Ereaga aldean / ©