"Udalbiltza aske, justizia absoluzioa!" lelopean, 50 bat gizon-emakumek egin dute elkarretaratzea, gaur iluntzean, Algortako Telletxe plazan. Izan ere, bihar, osteguna, ezagutzera emango dute Udal Hautetsien Biltzarraren kontrako
auzian Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituak izan ziren 21 euskal herritarren kontrako epaia.
Atzoko atxiloketak ere ez dituzte ahaztu nahi izan. Gauzak horrela, bihar bertan, "azken erasoen aurkako kontzentrazioa" izango da Itzubaltzeta / Romon. Hitzordua 19:30ean jarri dute Kolas plazan, Santa Eugeniako eskoletatik gertu. Bestalde, larunbatean, Iruñeako
nazio manifestaziora joateko autobusa igaroko da Algortatik. Getxo 1 institutuko errotonda parean hartu beharko da. Hala ere, ohiko lekuetan izena ematea eskatu dute. Argazkian, Udalbiltzaren aldeko elkarretaratzea Algortan.