Udalbiltza auzian epaituak izan ziren 21 euskal herritarren kontrako sententzia gaur goizean ezagutzera eman behar zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak. Hala ere, oraindik ez dago horren gaineko berririk. Bitartean, herenegun izandako
atxiloketak salatzeko asmoz, hainbat hitzordu jarri dituzte gaurko Gernikako Akordioaren tokian tokiko eragileek. Besteak beste, Astrabuduan, iluntzeko 7:30ean egingo dute elkarretaratzea Josu Murueta plazan. Itzubaltzeta / Romon, berriz, ordu berean Kolas plazan batzera deitu dituzte herritarrak. Horretaz gain, larunbatean Iruñean izango den
nazio manifestaziora joateko deia luzatu ere egin dute tokian tokiko eragileek. Uribe Kostan autobusak izango dira. Ohiko lekuetan izena eman beharko da. Manifestazioa 17:30ean abiatuko da Golem zinemetatik. Argazkian, "Udalbiltza aske, justizia absoluzioa!" lelopean, elkarretaratzea izan zen atzo Algortan.