Absolbitu egin dituzte Udalbiltza auziko lagun guztiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 20a, 14:35

Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin ditu Udalbiltza auzian auzipetutako hogei lagunak: ez du delitu zantzurik ikusi hautetsien elkarte gisa erakunde horrekin aurrera eramandako jardunean, besteak beste, Berria.info agerkariak zabaldu duenez. Fiskalak, aldiz, hamarna urteko espetxe zigorra eskatzen zuen 19 auzipeturentzat, Udalbiltzako izatea "erakunde terroristako" kide izatea zela iritzita. Esan bezala, ordea, Javier Gomez Bermudez epailea buru izan duen epaimahaiak errugabetu egin ditu guztiak. Udalbiltza ETArekin lotuko lukeen frogarik ez zuten aurkeztu akusazioek epaiketan zehar. Polizia lekuko batek aitortu zuen eraikuntza nazionalaren aldeko lanak ez duela esan nahi ETA babesten denik, eta Udabiltzaren aurkako frogarik ez zutela. Argazkian, Udalbiltzako auziperatuen aldeko elkarretaratzeetako bat Erandion.

Udalbiltzari buruzko epaia



Ramon Saez Valcarcel epailearen aparteko botoa

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun