Urtarrilaren 27rako greba giroa berotzen hasi dira Uribe Kosta eta Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 20a, 19:46

ELA, LAB, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek greba orokorra deitu dute urtarrilaren 27rako Hego Euskal Herrian, pentsioen sistemaren erreformaren aurka egiteko. ESK, CNT eta Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Plataformek ere bat egin dute deialdiarekin. Uribe Kosta eta Erandion ere abian dira jada tokian tokiko greba batzordeak. Horren adibide, hurrengo egunetan izango dugun mobilizazio sorta. Besteak beste, bihar, ostirala, propaganda banatzen ibiliko dira Algortan, arratsaldeko bostetatik aurrera. Itzubaltzeta / Romon, berriz, Santa Eugenia plazatik abiatuko da kotxe karabana, gaueko bederatzietan. Gauza bera egingo dute Berangon, larunbatean, eguerdian Sei Herri taberna albotik abiatuta. Greba eguneko eskualde mailako deialdiei dagokionez, 27an eguerdian, Deustuko San Pedro plazatik abiatuko da Eskumaldeko langileek osatutako zutabea, 11:45ean. Izan ere, 12:30ean, lurralde mailako manifestazioa izango da, Bilboko Plaza Eliptikotik abiatuta. Arratsaldean, berriz, Erandion egingo dute martxa, 18:30ean, metro geltoki ondotik abiatuta. Argazkian, 2010eko otsailaren 24an pentsioen murrizketen kontrako elkarretaratzea egin zuten Leioan / © Langabezia eta pentsioen murrizketaren kontrako plataforma.

Orain arte UKBERRI.NETeko erredakziora heldutako hitzorduak:

Algorta

- Urtarrilak 21, ostirala: 17:00etan, propaganda banaketa.
- Urtarrilak 24, astelehena: 19:00etan, asanblada Villamonteko kultur etxean. Getxo zein Algortako herrikide orori dei egin diete greba batzordean parte hartzera.

Berango

- Urtarrilak 22, larunbata: 12:00etan, kotxe karabana Sei Herri taberna ondotik abiatuta.
- Urtarrilak 26, asteazkena: 18:30ean, kotxe karabana Sei Herri taberna ondotik abiatuta.

Itzubaltzeta / Romo

- Urtarrilak 21, ostirala: 21:00etan, kotxe karabana Santa Eugeniatik abiatuta.
- Urtarrilak 25, asteartea: 19:00etan, kotxe karabana Santa Eugeniatik abiatuta.
- Urtarrilak 27, 10:30ean mobilizazio Santa Eugenia plazan.
Lanuzteetara ez ezik, kontsumo grebara ere deitu dituzte herritarrak, hau da, erosketak aurreko egunean egitera.

Leioa

- Urtarrilak 25, asteartea: 19:30ean kontzentrazioa Bulebarrean, Langabezia eta pentsioen murrizketaren kontrako Plataformak deituta.

Uribe Kosta eta Erandio

- Uztailak 27, osteguna: Greba Orokorra.

11:45 Deustuko San Pedro plazatik abiatuko da Eskumaldeko langileek osatutako zutabea.
12:30 Bizkaia mailako manifestazioa Plaza Eliptikotik abiatuta.
18:30 Eskualde mailako manifestazioa Erandioko metro geltoki ondotik abiatuta.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun