Bihar, ostirala, 19:30etik aurrera, pala motzeko jaialdia jokatuko dute Sopelako udal pilotalekuan. Iragan abenduaren 3an ziren egitekoak hasiera batean, berrirekitze egunean, baina "esku-pilota eta pala partidak batera jokatu ezin zirenez" atzeratzea erabaki zuten, udal iturriek azaldu dutenez. Pala motzeko pilotari onenek jardungo dute, ETB1eko kameren konpainian. Jjaialdia hilaren 27an emango dute, 23:30ean. Altadill-Lejarzegi eta Garcia-Larrinaga bikoteek jokatuko dute lehen norgehiagoka. Atzean Kureneko pilotari ohi bat, Lejarzegi, eta sopeloztar bat, Larrinaga, arituko dira. Partida nagusian, berriz, Gaubeka-Imanol eta Fusto-Galan bikoteak izango dira. Galanek Lujanen hutsa beteko du. Pilotari kubatarrak ezbeharra eduki du etxean eta ezin izango du partida jokatu. Argazkian, berrikuntza lanak bukatuta, Sopelako udal pilotalekua erakutsi zien kazetariei abenduaren 3an Imanol Garai alkateak / ©
Sopelako Udala.