LAB: "Udalbiltza auziaren epaiaz"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 20a, 22:42

Udalbiltza auziko epaia ezagutu dugun honetan, auzipetutako 20 lagunek adierazitako pozarekin bat egiten du LAB sindikatuak. Espainiako auzitegietan eskutik izan dugu hamaika aurrekari Udalbiltzako epaiketa abian jarri izana eta bere ondorioak kezkaz eta arduraz bizitzeko. Euskal herritarrok hasieratik argi genuena ondorioztatu du orain Espainiar Auzitegi Nazionalak, auzipetuak errugabeak direla, alegia. Orain, galdera da nork erreparatuko dien auzipetuei eragindako kaltea eta sufrimendua. Euskal Herriaren aurkako jazarpen eta kriminalizazio estrategiaren baitan abiarazi zuten Udalbiltza auzia. Euskal Herrian aro berri baten aurrean gaudelarik, ez dugu zalantzarik, abian den prozesuarekin lortuko dugu euskal herritarren oinarrizko eskubideak behin eta berriz ukatuak izan diren aroa betiko atzean utzi eta, Udalbiltzako auzipetuek begitantzen duten moduan, etorkizun hobea eraikitzea. Argazkian, ugariak izan dira zazpi urte hauetan nazio osoan Udalbiltzaren alde egindako mobilizazioak, tartean atzoko hau Algortan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun