Igande honetarako, urtarrilak 23, Espainiako Poliziak zein Guardia Zibilak Nafarroan eta Araban egindako azken atxiloketak salatzeko elkarretaratzea deitu dute
Sopelan Gernikako Akordioa izenpetu duten eragileek. Hitzordua eguerdiko ordu batean jarri dute, udaletxeko plazan. Horren bitartez, Euskal Herri mailako erakundeek bultzatu duten salaketa eta mobilizazio dinamikarekin bat egin dute sopeloztarrek. Larunbatean, nazio mailako manifestazioak zeharkatuko ditu Iruñeako kaleak, 17:30ean, Golem zinematik abiatuta. Uribe Kosta eta Erandiotik ere autobusean joateko aukera badago, ohiko lekuetan izena emanda. Bestalde, igandean bertan, Gernikako Akordioaren inguruko orria banatzen ibiliko dira Sopela erdigunetik. Azkenik, tokiko eragileek sare sozialek eskaintzen dituzten baliabideak erabiliko dituzte aipatu hitzarmenaren berri emateko:
Facebook sare sozialean daude jada. Argazkian, atxiloketen kontrako kontzentrazioa egin zuten atzo Itzubaltzetan; baita Astrabuduan ere.