Gaur hasita eta datozen egunotan zehar zenbait musika emanaldi ikusteko parada izango dute eskualdeko melomanoek, gustu guztietarako gainera. Besteak beste, iluntzean abiatuko da "Neguko bidaia" kontzertu-solasaldien hirugarren edizioa, Areetako Andres Isasi musika eskolan. Khantoria taldeak eskainiko du musika barroko entzunaldia, 19:15ean hasitako saioan, 4 eurotan. Kultur Leioan, berriz, Travellin´Brothers talde leioztarrak eta Mingo Balaguer harmonika-jotzailea izango dira, tokiko Bluesjazz Zirkuitoaren barruan. Emanaldia 21:30ean izango da, 6 euroren truke. Baina Uribe Kosta eta Erandioko mugetatik ateratzen ohituak ere badaude gure musikariak. Gaur bertan, Elorrioko Arriola antzokian (Ateneoa) emango du kontzertua Moby Dick bakarlari algortarrak, elektronika eta folka ederki asko nahasten dituen Zaldiak taldearekin batera. Hasteko ordua 21:00etan jarri dute eta sarrera 5 eurotan egongo da. Argazkian, Moby Dick bakarlaria Elorrion izango da gaur / cc-by-nc-sa
Moby Dick Love.