Autobus geraleku berria jarri dute Urdulizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 21a, 20:08
Urdulizko Aita Gotzon kalean autobus geraleku berria jarri dute, osasun zentro eta nagusien etxe alboan, udal iturriek zehaztu dutenez. Aurretik horrelakorik bazegoen handik metro gutxitara, Baztarretxe kale kantoian. Hala ere, kokaleku berria "bidaiarientzako erosoagoa eta horra heltzea errazagoa" dela uste dute tokiko agintariek. Azaldu dutenez, "gelditzeko arazorik ez daukate orain autobusek. Lehen, ibilbidetik atera eta maniobrak egiten ibili behar zuten". Azken asteotan hainbat elementuz hornitu dute geralekua: beira-lauzekin egindako markesina jarri dute; lurrean argiak jarri dituzte, gune beltza bihur dadin saihesteko; eta pare bat banku jarri dituzte markesina azpian, autobusari lasai asko itxaron eta euria ari denean ez bustitzeko. Argazkia: © Urdulizko Udala.
Argiztapenari dagokionez, "estetikoki polita izateaz gain", ingurumenari ez omen dio kalte handirik egiten, kontsumo baxukoa delako. Markesina, berriz, errepidearen beste aldean, BBK aurrean, jarri zenaren antzekoa da. Hala ere, azken hori txikiagoa da, leku gutxiago zegoelako.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun