Bizkaiko ahaldun nagusi Jose Luis Bilbaoren eskutik jaso du gaur, Marcelo Gangoiti Saria, Santos Txakartegi
Jota+Ge enpresaren zuzendari nagusiak. Somorrostroko Prestakuntza Zentroak antolatzen du sariketa urtero. "Enplegua sortzea, inbertitzeko ekimena, dinamizazio ekonomikoa edo ingurumenekoa, berrikuntzaren sustapena, gizarte-erantzukizuna eta enpresa nazioartera eramatea aitortzen ditu. Izan ere, horien bitartez, enpresaburuek Bizkaiaren biziberritze sozioekonomikoan parte-hartze aktiboa edukitzen dute", adierazi dute foru iturriek. Jota+Ge enpresa Erandion kokatuta dago eta 1985ean ekin zion bideari. Hain zuzen ere, beste marka batzuentzat lan egin eta hainbat sari eta aitorpen eskuratu eta gero, Juana Ruizek eta Garbiñe Urdampilletak beren izen eta lana elkartu dituzte, ospe gehieneko moda enpresetako bat sortzeko. Gaur egun, Jota+Gek 35 pertsonako lan taldea dauka egoitzan, eta beste bederatzi pertsona dendetan. Fakturazioa 8,5 milioi euro ingurukoa da urtean. Argazkian, Gangoiti eta Bilbao gaurko ekitaldian / © Bizkaia.net.