Eskabide orria
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) abian jarri du hizkuntza normalkuntzako teknikarien lan-poltsa sortzeko prozesua. Euskararen erakunde herrikoia biztanleen %70 baino gehiago euskaldun diren Hego Euskal Herriko 59 udalerrik osatzen dute egun. Guztira, 200.000 lagun baino gehiago bizi dira bertako herrietan. UEMAk zabaldu duenez, lan-poltsako teknikariek erakundeko edozein bulegotan lan egiteko prest izan behar dira, alegia, Aulestin, Oiartzun zein Azpeitian. Argazkian, Jon Bollar UEMAko presidentea (bigarrena ezkerretik) pasa den abenduaren 18an Euskadiko Kutxaren eta Kutxaren ordezkariekin euskara hitzarmena sinatzen / © UEMA.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!