Azken polizia operazioa salatzeko, gaur eguerdian elkarretaratzea egin dute
Sopelan Gernikako Akordioa babestu duten eragileek. "Azken eraso hori abian jarri den prozesu demokratikoaren aurkako probokazioa" dela salatzeaz gain, aurrera egiteko konpromisoa berretsi dute bildutakoek. Udaletxeko plazan 50 lagun inguru bildu dira,
Sopela.net agerkari digitalak zabaldu duenez. Kontzentrazioaren amaieran, asteazkenean, urtarrilaren 26an, arratsaldeko zortzietan, Sopelako udal bilkuran Gernikako Akordioa babesteko mozioa aurkeztuko dutela iragarri eta bertaratzeko gonbidapena luzatu dute. Atzo, Irunean, milaka lagun elkartu ziren "sabotaje instituzional" horren aurrean apustu politiko berriarekin "determinazio osoarekin" bat egiteko.
"Gara" egunkariak islatzen duenez, bildutako herritarrek Gernikako Akordioaren azalak erakutsi zituzten eta atxilotuek pairatu dituzten torturak ere salatu zituzten. Grande Marlaskak atxilotutako guztiak espetxera bidali ditu. Argazkian, gaurko elkarretaratzea Sopelan / © Sopela.net.