Urtarril eta otsailean zehar hamalau egunetan egingo dituzte lanuzteak
Osakidetzaren Bizkaiko Etengabeko Atentzio Guneetako (EAG) langileek. Hilaren 15, 16, 18 eta 20an bezala, astelehen honetan ere izango da greba; baita urtarrilaren 26, 28 eta otsailaren 5etik 11ra ere. Gainera, bihar bertan, kontzentrazioa egingo dute beharginek, 11:00etan, Algortako Alango kaleko anbulatorio aurrean. Lanuzteen helburua "kalitatezko osasun publikoa eta lan-baldintza egokiak" lortzea da, sindikatuetako iturriek jakinarazi dutenez. Euren ustez, "herritarrak ere kexatu egin beharko lukete, Bizkaiko EAGetan zerbitzuak kendu baitizkiete orain, gripearen epidemiak eragin handia duenean". Langileen ordezkariek Osakidetzak azaroaren amaierarako euren proposamenei erantzun, eta sindikatuekin bilduko zirela zin egin zien, baina "oraindik ez digute ezer esan". Argazkian, Alangoko osasun zentroa.