Gazte Independentistek urtarrilaren 27ko greba orokorrera deitu dute Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 24a, 19:40
ELA, LAB, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek greba orokorra deitu dute urtarrilaren 27rako Hego Euskal Herrian, pentsioen sistemaren erreformaren aurka egiteko. ESK, CNT, Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Plataformak eta beste hainbat erakundek ere bat egin dute deialdiarekin. Besteak beste, Algortako Gazte Independentistek antzezpena egin dute gaur arratsaldean Telletxe plazan, osteguneko lanuzteetara deituz. Hesiz inguratuta, "kaleratzea merkatu" nahi dutenez, euren buruak langabezian ikusten zituzten "behin-behineko langile" bi "lanean" ziren plaza erdian. Begira zebiltzan bi diplomatu berriek ere ez zeukaten batere argi. "Karrera ikasita lana" izango zutela eta "orain langabezian" daudela irakur zitekeen togetatik zintzilikatutako karteletan. Gauzak horrela, urtarrilaren 27an greba orokorrarekin bat egitera deitu dituzte gazteak.
Ikusi argazki guztiak:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun