Ateakireki.com blog berria zabaldu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 25a, 16:50
Azken polizia operazioaren harira, Nafarroako 40 kazetarik baino gehiagok adierazpen askatasunaren aldeko manifestua izenpetu zuten urtarrilaren 21ean. Komunikabideen aurkako erasorik gabeko eta inongo mehatxurik gabeko eszenatoki bat eskatu zuten, “guztiok askatasunez lan egin eta iritzia eman ahal izatea bermatuko duen eszenatoki bat”. Bertan, Apurtu.org webgunearen moduko proiektuek ere bere tokia izatea eskatzen zuten. Horregatik, "adierazpen askatasuna eta informazio eskubidea bermatzea helburu", manifestu horren sinatzaile batzuek Ateakireki.com izeneko webgune berria martxan jartzea erabaki dute, "Apurtu.org webgunearekin gertatu dena eskubide zibil eta politikoen urraketa larria dela iruditzen zaigulako, eta gizarteak bidegabekeria hauetaz informatzeko leihoak behar dituelako", adierazi dutenez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun