Merkataritza eta ostalaritza establezimenduekin batera martxan jarritako “Gabonak berton. Getxon baino hobeto non” izeneko kanpainan bostehun bat herritarrek parte hartu dutela adierazi dute gaur udal arduradunek. Datu horiek eskuan, pozik agertu da Aitor Soloeta Ekonomia Sustapenerako zinegotzia, “Gabonetan udalerriko establezimenduetako bezeroei gauzak errazteko genuen helburua bete egin delako". Azaldu duenez, "gure asmoa ez zen haiek gehiago gastatzea, baizik eta gastatu behar zutena Getxon egitea. Ekimena lehenengo aldiz egin zenez, lehenengo astearen erabilerak gutxiago izan ziren. Gero, aldiz, pertsonek zerbitzua ezagutzen eta erabiltzen hasi ziren heinean azkenengo datuak altuagoak izan ziren”. Getxolanek bildutako datuen arabera, 2010eko abenduaren 10etik 2011ko urtarrilaren 7ra arte, 505 lagunek erabili zituzten maileguan utzitako erosketetarako orgak eta erositakoak etxera eramatea eskatu zuten. Bi zerbitzuak doakoak izan ziren bi zaindegietan, edo “Getxo Shop&Fun” izena zuten "meeting points" delakoetan: Areetan, Getxolandia Gabonetako parkearen ondoan; eta Algortan, Torrene kalean, hurrenez hurren. Argazkian, erosketetarako orgak mailegatzeko tokietako bat / ©
Getxoko Udala.