Kubari buruz arituko dira bihar Plaza Beltzan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 25a, 19:30
Asteazken honetarako, urtarrilak 26, hitzaldi berri bat antolatu du Plaza Beltza herri kultur-guneak. “Posicion comun de la union europea: ¿Segundo bloqueo a Cuba?” lelopean, iluntzeko 7:30etik izango da solasaldia, Larrabasterrako Akilino Arriola kaleko egoitzan. Hizlaria Rainyer Pellon Habanako Europar Ikasketen Zentroko ikertzailea izango da. Euskal Herrira egindako bisita, Euskadi-Kuba elkarteak, Komite Internazionalistak taldeak eta Sierra Maestra-Euskadi elkarteak antolatu dute. Azken talde hori Euskal Herrian bisi diren kubatarrek osatzen dute, Plaza Beltzako lagunek azaldu dutenez. Argazkian, neska bat liburua irakurtzen kultur-gunearen inaugurazioan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun