"Preso bat, liburu bat" lelopean, larunbat honetarako, urtarrilak 29, jaialdia antolatu du, Getxoko Txorimalo gaztetxean,
Eztabaida gune antiautoritarioak. Iluntzeko 8:30etik aurrera, Siroka eta Erasoka taldeak igoko dira agertokira, kontzertua eskaintzeko asmoz. Sarrera 3 eurotan izango da. Izan ere, bildutako diruarekin liburu bat bidaliko diote Getxo udalerriko preso politiko bakoitzari. Musika saioaren aurretik, arratsaldeko seietan, EPPKren historia eta herriko presoen gaur egungo egoerari buruzko hitzaldia eskainiko du tokiko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. "Eztabaidaren helburuetariko bat herriarekiko hurbiltasuna da, eta honen zati bat ez dagoenez gure artean, guztiok daukagun aukera berdina eskaintzea erabaki dugu, herri honen zati direlako eta izango direlako, dauden lekuan daudela", adierazi dute gune antiautoritarioko kideek. Argazkian, presoen aldeko aldarria Txorimalon.