Langabezia eta pentsioen murrizketaren kontrako Plataformaren deialdiari erantzunez, 50 bat gizon-emakumek egin zuten kontzentrazioa atzo, asteartea, iluntzean, Leioako Bulebarrean. Modu horretan, euskal gehiengo sindikalak biharko deitutako
greba orokorrarekin bat egin nahi izan zuten bertan bildutakoek. Ostegun honetarako, ELA, LAB, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek deitu dituzte lanuzteak Hego Euskal Herrian, pentsioen sistemaren erreformaren aurka egiteko. ESK, CNT, Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Plataformak eta beste hainbat erakundek ere bat egin dute deialdiarekin, baita tokian tokiko hainbat eragilek ere; Leioako Langabezia eta pentsioen murrizketaren kontrako Plataforma kasu. Uribe Kosta eta Erandion gaur jarraituko dute grebarako aldarria zabaltzen. Besteak beste, kotxe karabana abiatuko da Berangoko Sei Herri taberna ondotik, 18:30ean.