UKBERRI.NETeko langileek bat egin dute urtarrilaren 27ko greba orokorrarekin

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 26a, 13:52
Egunkari digital honetan lan egiten duten beharginek bat egingo dute urtarrilaren 27an Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak deitutako grebarekin, pentsioen sistemen erreformari aurka egiteko asmoz. Horrela adostu ondoren, UKBERRI.NETen argitaratzailea den UKBERRI Uribe Kostako Komunikabide Euskaldunak elkartearen zuzendaritzari komunikatu diote. Hala ere, ez pentsa pertsiana jaitsiko dugunik. UKBERRI.NETeko kazetariek bihar, osteguna, ez dute normaltasunez lan egingo eta greba orokorrari buruzko informazioa baino ez dute emango, komunikabide honetan bertan zein Greba.euskalherrian.info sareko ekimenaren bidez. Halaber, Koska irratiak saio berezia egingo du 17:00etatik 20:00etara eta horretan ere laguntzaile izango dira UKBERRI.NETeko kazetariak. Gure irakurleek ulertuko dutelakoan gaude. UKBERRI.NET
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun